Zarautz herri kirolaria da, zalantzarik gabe, baita eskualdeko beste herriak ere. Orio, Getaria, Aia…; badira makina kirol ekintza gazteentzat. Eskualdeko giroan murgilduta, Institututik gure aportazioa ere egin nahi dugu. Gure gazteen kirol jardueran lagungarriak izateko.


Institutuan, zenbait kiroletako Eskola Kiroleko Lehiaketetan parte hartzeko aukera izateaz gain (Boleibola, Pelota, etab.), zenbait kirol sustapen egiten ditugu (surfa, arrauna, irristaketa, eskalada…), nahi edo behar duten nerabe eta gazteei kirol jarduera aholkularitza eskaintzen zaie, eta Eskola Kiroleko umeen lehiaketan aritzeko entrenatzaile laguntzaile taldea sortzen dugu.


Ikasgelaz Kanpoko Ekintzen moduan, gure gazte eta nerabeen heziketan oso tresna baliotsua da, kultur anitzen integrazioan, giza harremanak lantzeko, ohitura osasungarriak isladatzeko eta abar. Atal honetan izango dituzu ekintza hauen guztien berri (Lizardi RAID, eskia, eskalada…)

Arduraduna:

FERNANDO URIEN

943834350