HBSP Proiektuaren helburua:


Desabantaila sozialean dauden edo aurreko etaparen konpetentziak lortu gabe DBHra igaro diren ikasleei, hezkuntzaren alorreko erantzun egokia eta kalitatezkoa eskaintzea, eskola-ingurune arruntean derrigorrezko irakaskuntzaren helburuak lortzen lagun diezaien, hezkuntza-berdintasuna bermatzeko.

• Eskolara egokitu ezin diren ikasleei, harrera- eta berregokitze-prozesuak eskaintzea, hezkuntza-sisteman haien premiei erantzun egokia aurkitzeko aukera izan dezaten.