Gobierno Vasco

Autonomia proiektua

  • Sebas Galdos

Ikas-irakas prozesuaren hobekuntza du helburu orokorra.

Lizardi, beste hamabi ikastetxeekin batera AUTONOMIA SAREAren partaide da. Bere baitan garatzen dugun proiektua, ikastetxe guztien Zuzendarien eta proiektuaren Arduradunen partaidetzarekin bideratzen da.

Autonomia arduradunaren laguntzaz lortzen da uztartzea sarea eta ikastetxearen errealitatea, bai hausnarketak abian jartzean, bai sarean garatutako tresnak eta ateratako ondorioak ezartzean. Ildo nagusiak sarean finkatzen ditugu guztion artean, eta ondoren, Institutuan bertan eratutako batzordearen laguntzaz gauzatzen dugu proiektua.

Batzordearen partaideak, autonomia arduradunaz gain, Zuzendaria, Ikasketaburua eta IKT arduraduna dira.

Eskola-autonomia erabiliz, etengabe hobetzeko planak arrakastaz abian jarri ahal izateko sortu dugu proiektua. 

 
Ikastetxe-Autonomia programak helburu hauek ditu:

Etengabe hobetzeko prozesuak sustatu ikastetxean, elkarlanean eta sarearen laguntzaz, prozesuak erraztuz.
Behar den informazioa, aholkularitza eta tresnak ikastetxeei ematea, sarean eskuratuz edo sortuz behar diren tresnak.

Autonomia pedagogikoaren, antolaketaren eta kudeaketaren praktika onak dituzten ikastetxeen sarea zabaltzea, praktika on horiek eta ikastetxe hauek, jarraitu beharreko eredu bihurtuz ildo horiek jarraitu nahi dutenentzat.
Gela barruko jarduera guztien inguruko hausnarketa bultzatu, eta errealitatearen diagnosia egin ondoren, hobekuntza plana martxan jartzea.

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus