Gobierno Vasco

Bizikidetza Hezikidetza

  • Gurutze Arce

Ikastetxean bertan, elkarrekin bizitzen ikasteko eta bertan sortu daitezkeen gatazkak kudeatzeko proiektua da.

Bizikidetza Batzordean eta Behatokian oinarritzen dugu bere garapena, baina jakin badakigu, elkarbizitza guztion erantzukizuna  eta eginbeharra dela.

Bizikidetza Batzordea, barne egitura da, eta ondorengo partaidez osatua dago:

Zuzendaria

Ikasketaburua/k

Ziklo koordinatzailea/k

Irakasle bat: Bizikidetza Arduraduna 

Idazkariordea

Orientatzailea

Ikasgelaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea 

Behatokia, hezkuntza komunitate sektore guztietako partaideen ordezkariek osatzen dute: gurasoak, ikasleek eta irakasleek. 

Bizikidetza batzordearen partaide batzuk behatokian hartzen dute parte elkarbizitzaren norabidea guztion iritzien araberakoa izan dadin.

Behatokiak, elkarbizitzaren markoa finkatzeaz gain, urteko planaren ildoak ezarriko ditu eta Bizikidetza Batzordeak egindako lanari jarraipena egingo dio. Bizikidetza batzordea berriz, urteko plana gauzatzeaz arduratuko da, eguneroko gatazkak eta arazoak bideratuz aldi berean.

Elkarbizitzaren garrantzia kontuan harturik, hainbat ekimen eramaten dira aurrera:

Gaztazken kudeaketa berdinen artean.

Indarkeriaren eta tratu txarren aurka.


 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus