Gobierno Vasco

 

Zarauzko Lizardi Institutuko Zeregin Ikasketa Gela (ZIG) 2005-2006 ikasturtean jarri zen martxan.

ZIG gelan  hartzen ditugun ikasleak, DBH kursatu dute. Hamasei urte egiten dituzten urtetik 20 edo 21 urteak bete bitartean ikasten dute gurekin. Kasu guztietan, adimen urritasuna duten ikasleak dira.

Beren ikastaldiaren azken etapan daude, beraz etapa hau bukatutakoan normalean lan-mundurako pausoa eman beharrean aurkituko dira, eta horretan datza hain zuzen ZIGeko programaren lan-ardatz nagusia, hots: lan-mundurako prestatzea.

Beraz, lan munduan sartzeko beharrezko baliabideak lortzea izango da helburua, bai kualifikazio teknikoari dagokionez, eta bai alderdi emozionalei atxikitutakoak, hala nola: autonomia, autoestima, harremanetarako trebetasunak, …

Ikasle hauekin proiektu praktikoak gauzatzen dita Lizardin, hala nola baratza eta loregintza lanak egiteko prestatzen ditugu ikasleak, edota sukaldaritza lanak egiten. Beraien garapenean, psikomotrizitateak badu bere garrantzia, baita kirol ekintzetan partehartzea, bakoitzaren beharretara egokituz, eta hainbatetan beste geletako ikasleekin integratuak.

 

LIZARDI ZIG WEBGUNEA BISITATZEKO KLIKATU ARGAZKIAREN GAINEAN


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus