Gobierno Vasco

Hizkuntza Proiektua

  • Ainhoa Iribar

Web orria: https://sites.google.com/a/lizardi.eus/lizardi-hizkuntza-proiektua/

 Hizkuntza Proiektuaren helburua da ikastetxeko hizkuntzen erabilera eta irakaskuntza kudeatzea ikasleen hizkuntza komunikaziorako gaitasuna hobetzen laguntzeko asmoz.

 Hizkuntza Proiektua bizirik dagoen proiektua da, gure hizkuntza errealitatearekin batera egokitzen doana urtez urte; lotura zuzena du Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin eta irakasle guztien parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzen du hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran. 


 HIZKUNTZA PROIEKTUAREN HELBURUAK:

- Lizardi Institutuak hezkuntza eta hizkuntza proiektuaren ardatza euskara izanik pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz; hots, bertako hizkuntza propioa eta kontaktuko hizkuntzez gain  (gaztelania eta frantsesa), atzerriko hizkuntzan, ingelesean, Curriculum-ak eskatzen duen maila baino hobea lortu.

- Institutuak, halaber, txertatuta dagoen komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izan nahi du bestelako gizarte eragile zein askotariko instituzioekin lankidetzan jardunez. 

- Honetaz gain, Lizardi institutuak hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatu nahi duela, mota guztietako harremanetan, eta, horretarako sortutako bitartekoetan, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa,  garapena eta zabalkundea ziurtatu. 

- Hizkuntza eta kultura aniztasuna herriaren eta norbanakoaren eskubidetzat eduki eta onartu; eskubide horretaz baliatzean, errespetuzko eta konpromisozko jokabidea agertu, eta diskriminazioak sortuz gero, gaitzetsi eta gainditzen ahalegindu.

- Ikastetxeko errealitatetik abiatuta, eta errealitate horren hausnarketaren ondorio gisa, hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari dagozkion alderdiak zehaztu.

- Hizkuntzek irakaskuntzan duten balioaz jabetuta, hizkuntza eta hizkuntzakoak ez diren departamentu guztiak duten indarra batu bide berean elkartuz: Hizkuntza Trataera Bateratua. 


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus