Gobierno Vasco

Hizkuntza Trataera Integratua (HTI)

https://sites.google.com/a/lizardi.eus/lizardi-hizkuntza-proiektua/errubriken-erabilera-hizkuntzetan/zuzenketa-bateratua

 

HTB filosofiaren baitan, hizkuntzei bereziki dagokien alderdiaz gain, garrantzi berezia eman diogu arloko irakasleek komunikazio-gaitasunaren garapenean duten garrantziari.


Alde batetik,  hizkuntza idatzian "zuzenketa bateratua" ri heldu diogu; hots, edozein ekoizpen idatziaren aurrean hizkuntzari balio jakin bat emateak duen garrantziaz ohartuta, ekoizpenak zuzentzeko eredu bateratu bat sortu dugu. Mintegi guztiek bere ebaluazio-irizpidetan txertatu dute hizkuntzari dagokion balioa, sortutako eredua bere arlora egokituz.


Bestalde, ahozkoari helduz, ikasleek ahozko azalpenak egiten dituztenean denok antzera jokatzeko irizpideak bateratu ditugu eta horretarako “ahozko azalpena” baloratzeko errubrika sortu da.

Bide honetatik jarraituz eta etorkizunera begira Hizkuntzaren Trataera Integratua eta integralaren lemapean, ikasleen Komunikazio-gaitasunaren garapena guztiok dugun ardura  izanik pausu txikiak ematen joango gara urtez urte, helburu txikiak markatuz arloetan ere bai.

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus