Gobierno Vasco

LIZARDI ikastetxearen zeregina Ikasleak heztea da, dagokiena irakatsiz, aldez aurretik adosturiko baloreak landuz, eta ikasketa prozesuan ikasleen partaidetza eta norberaren ardura bultzatuz. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta diziplina landu, emaitza akademiko onei eutsi eta behar dutenei laguntza berezia eman, kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaintzeko, ikasleak arrakasta akademikoa, pertsonala, eta etorkizunean profesionala, izan dezan.

 

Horretarako, Urteko Planen bidez, ondorengo lan lerroak jorratzen ditugu:

 

1. Ikasleen arrakasta eta emaitza onak lortzeko, maila, erritmo, interes, estrategia eta premia berezei buruzko aniztasunari erantzunik egokiena emateko planifikatu eta antolatu baliabide guztiak.

2. Euskararen normalkuntzaren eta eleaniztasunaren alde lan egin, hizkuntza gaitasuna indartuz.

3. Proiektu Curricularra aberastu, Ikasgelaz kanpoko- eta kirol- ekintzak bultzatuz, planifikatuz, kudeatuz eta bideratuz, irakasleen partehartzea bultzatuz, ekintza hauen bidez indartu nahi diren baloreak eta gaitasunak landuz, eta irakasleen-ikasleen arteko harremanak areagotuz.

4. Hezkuntza komunitatearen partaide diren gurasoekin eta ikasleekin harremanak indartu, era zuzen eta errazean gerta daitezen, eta eman beharreko edota eskatzen duten informazioa, argi emanez, beraien kolaborazioa eta konplizitatea lortuz.

5. Teknologia aurreratuak ezagutu, zabaldu eta normaltasunez erabili, behar diren baliabide materialen inbertsioak planifikatuz eta ahalbideratuz, eta eraginkorrak izan gaitezen formakuntza plana bermatuz, bai ikas-irakas prozesuan, bai administrazio eta kudeaketan, bai informazio eta komunikazio mailan.

6. Irakasleen prestakuntza bultzatu, ikastetxean bertako prestakuntza planifikatuz, kudeatuz eta ahalbideratuz, bertako eta kanpoko baliabideak erabiliz, irakasleen prestakuntza gaurkotzeko eta ikastetxearen etengabeko hobekuntza kultura indartu eta planak gauzatzeko.

7. Lan taldeak indartu, komunikazioa, koordinazioa eta partehartzea bultzatuz, lan giro ona lortuz eta ardurak partekatuz.

8. Ikastetxearen eskaintza eta irudi ona zaindu eta zabaldu, Lurraldea, Herria eta Eskualdea kontuan hartuz, elkarlana beste erakundeekin bultzatuz.

  9 Ingurumenari begirunea izanez jokatu eta hezi.

 10Ikastetxeko­­ errealitateari eta proiektuei erantzungo dion azpiegituren eta baliabideen kudeaketa eta administrazio eraginkorrak sustatu.

 

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus