Gobierno Vasco

IKASTETXEA, IKT heldutasun eredu

  • Aitor Eguren

Proiektu honen barruan ikastetxean IKT-ak hezkuntza prozesuan modu normalizatuan erabiltzea dugu helburu.

Hori ahalbideratzeko beharrezko diren baliabide informatiko guztiak jartzen saiatu gera aspalditik; Hezkuntza sailak gure eskura jarritako baliabideei gure behar zehatzak osatu dituzten beste baliabide batzuk bilatuz . Gaur egun, Lizardin ikasgela guztietan aurkitu daitezke arbela digital interaktiboak edo eta oro har bi ikasle bakoitzeko ordenagailu bat dago beraien esku.

Gaur egun baliabide guzti horiei behar den erabilpena ematen zentratuak gaude. Ikasketa prozesu berritzaileak, eraginkorragoak eta gure egungo beharrei erantzuten diotenak martxan jarri edo indartzen ; Moodle, web 2.0 tresnak,google tresnak,  programa interaktiboak edo motxila digitalek egin dute jada bere bidea ikastetxean eta egunez egun indartzen doaz.
DBHtik hasita IKT normalizazio proiektu trinko bat dago, curriculum zehatz bati erantzuten diona eta ikasle guztiek informazio teknologietan beharrezko gaitasunak lortzen dituztela ziurtatzen duena.

Hezkuntza komunitateari begira komunikazioa erraztu eta arintzeko erabiltzen ditugu web orria, google apps edo e-inika.

 


 


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus