Gobierno Vasco

 

Jangela zerbitzua, Hauspoa proiektuan izena eman duten ikasleei eskaintzen zaie, astelehenetik ostegunera, 14:30etik 15:00etara.

Janaria ez da bertan egiten, “catering” sistema erabiltzen baita, hots, Ausolan elkarteak bazkaria ekartzen du.

Profesionalez osatutako taldeak eramaten du aurrera lan hau: batzuk sukaldean eta jangelan aritzen dira (officeko langileak) eta besteek begirale lanak egiten dituzte.

Jangelako zerbitzu lan hau guztia antolatzeko, irakasle batzuk daude. Hauen esku dago ikasleen hutsegiteak jasotzea, ikasleen jarraipena egitea, janaria eskatu eta bitartekari lanak egitea, zuzendaritza, tutore edota gurasoekin.

Ikasleak aurretik jakinez gero ezingo duela jangelara etorri, jangelako arduradunari abisatu behako dio eta horrela, ez zaio bazkari hori kobratuko.

MENUA (klikatu argazkiaren gainean)

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus