Gobierno Vasco

Kalitatea Hezkuntzan

  • Sebas Galdos

Badira urteak Lizardi Institutua kalitate prozesuetan lanean hasi zenetik. Haiserako helburua, prozesuen kudeaketa zuzena bermatzea zen, eta horren ondorioz lortu genuen kalitate zertifikazioa.

Sarean hasi ginen lanean, ikastetxea kudeatzeko berariazko eredu bat diseinatu eta ezartzeko asmoz. Kalitate Sistema bat diseinatzea zen gure eginbeharra.


Egun, sistema ezarria egoteaz gain, eguneratu egin dugu, prozesu berri bat diseinatuz.


Proiektuan, eta sarean lana eginez, zera lortu nahi du: 


Etengabeko hobekuntzan oinarritutako prozesuak bultzatu, erraztu eta ezartzeko laguntza eman ikastetxeei.

Informazioa, aholkularitza eta tresnak eskaini etengabeko hobekuntzarekin lotutako prozesuak arrakastatsuak gerta daitezen ikastetxean.

Ikastetxeen sarea handitu, egin beharrekoak partekatuz eta elkareragileak bihurtuz.

Kudeaketa hobetu berari loturiko dokumentazioa ezarriz, kalitate araudi eredu amankomuna ziurtatuz.

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus