Gobierno Vasco

Aner Peritz bigarren izan da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan

Asteburu honetan Lasturren izandako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean, gure ikaslea den Aner Peritz Manterola sailkatu da bigarren postuan, eta honekin Euskal Herriko Eskolarteko finalerako sarbidea lortu du.

 

ZORIONAK ANER!!!

 

Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko Gazteen Gipuzkoa proiektua

Lizardi aurkeratua izan da, "Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko" proiektuan parte hartzeko.

 

DBH1-eko ikasleak txuri-urdinen

Gaur goizean, DBH1-eko ikasleak Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira patinatzen.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

 


Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren lehen faseko irabazleak

Oporrak hartu aurretik Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren lehenengo fase ospatu zen Gurmendi egoitzan eta 2.dbh-ko 12 ikaslek hartu zuten parte.

 

Beraien artean hiru ikasle joango dira, maiatza bukaeran, bigarren fasean partze hartzera. Ondokoak dira: Uxue Ostolaza Zubia, Oihana Zubeltzu Zinkunegi eta Yun Olazabal Fernandez.

 

ZORIONAK NESKAK!!!!

Gustora egon arren agur esan behar!

Pontarlierreko ikasle eta irakasleak agurtu behar izan genituen aurreko asteburuan. Bikain pasa dugu elkarrekin eta hurrengo urteko elkartrukean pentsatzen hasi gara iada.

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus