Gobierno Vasco

DBH 4.mailako ikasleak JAKINMINA ziurtagiriak jasotzen

   
DBH 4.mailako ikasleek 2017-2018 ikasturtean zehar JAKIUNDEk antolatutako hitzaldietan parte hartu dute. Markel Olanok banatu zituen ziurtagiriak Donostiako Foru-Aldundian.

Ikasleen izenak (ezkerretik eskuinera): Amaia Oliden, Elisabeth Duarte, Martina Urteaga eta Olatz Calleja.
         

DBH2ko ikasleak eta STEAM proiektua

 

DBH2ko ikasleek Zarauzko ondare eskultorikoan oinarrituz, ikasgai desberdinak bilduko dituen ikasturte amaierako proiektua hasi dute.


Gaur landu beharko dituzten eskulturak ezagutzeaz gain, berauen alderdi matematikoan murgildu dira, piezen azalerak, bolumenak edo eskalak landu dituztelarik.

   

ARGAZKI GEHIAGO >>>

 

 

 

 

Gipuzkoako Boleiboleko azken jardunaldia

Asteburu honetan izan da Gipuzkoako Boleiboleko azken jardunaldia. Larunbatean finalak jokatu ziren. Gure neskak fase final horretan zeuden, eta partida eta ikuskizun ederrak eskeini zituzten Pio Baroja Kiroldegira gerturatu zirenei.

Emaitzen aldetik ere ezinhobeak izan ziren.


Datorren asteburuan gustora joango gara Donostiara sari banaketako ekitaldira!



Don Boscoko lehiaketan 1ยบ saria

Lizardi BHIko ikasleak GINKANA DIGITALA PROIEKTUArekin DB sariak lehiaketan parte hartu eta 1º saria lortu dute bere mailan.

 

ZORIONAK!!! Naroa Lopez eta Unai Gabino

 

Salbatore Mitxelena Lehiaketako sarituak

Zarauzko udalak urtero antolatu ohi duen Salbatore Mitxelena Lehiaketan Lizardiko 4 ikasle izan dira sarituak.

 

Zorionak Aner Peritz, Mikel Lasa, Nerea Isusi eta Iraide Mutiozabal!!!

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus