Gobierno Vasco

LIZARDIKO IKASLE GUZTIEK USE-ko EZ OHIKO AZTERKETA GAINDITU DUTE ERE!

Uztaileko lehen astean, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ez ohiko deialdia ospatu da eta aurkeztu diren Lizardiko ikasle guztiek pasa dute froga!

 

Aurten, beraz, USE-ra aurkeztu diren ikasle guztiek gainditu dute!


ZORIONAK GUZTIOI!

Lizardi Euskaraldiaren sustatzaile

Lizardi Institutuko irakasleak Euskaraldia bultzatzeko argazkia atera dugu!

 

Institutuak komunikazio eta prestakuntza lanetan lagundu du Euskararen aldeko ekimen honetan.

 

Auto lehiaketa, DBH3ko ikasleen artean

 

   

Teknologiako ikasgaian, DBH3ko ikasleek,auto-lehiaketa bat egin dute ikasturtea amaitzeko.

Asko ikasteaz gain, ezinhobe pasa dutela argi dago!

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

STEAM proiektuaren hastapenak!

Zarauzko ondare eskultorikora gerturatu dira DBH 2.mailako ikasleak, ikasturte amaierako proiektu interdisziplinar batean.

 

Bertan Fiki, Tekno, Euskara, Plastika eta Mateko ikasgaiak elkarlanean aritu dira eta eskulturen alderdi zientifiko, teknologiko, biografiko, artistiko zein matematikoak aztertu dituzte ikasleek.

 

Eskerrik asko proiektuan parte hartu duzuen irakasle eta ikasleei, lan bikaina egin duzue guztiek!!!

Ikasturte amaierako koreografiak

   

Gorputz hezkuntzako ikasgaian, DBH 1. zein 2. mailatan koreografia ederrak prestatu dituzte ikasturtea amaitzeko.

 

A ze erritmoa!!!

         

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus