Gobierno Vasco

Bertsolaritza proiektua DBH1-en

 

Lizardiko 1. DBHko ikasleak Orokietako LH 5eko ikasleengana joan dira bertsolaritza zer den azaltzera.

 

Zorionak egindako lanagatik!!!

 

YOUTUBE-KO ESTEKA >>>


Diber 3 eta 4ko ikasleak Aita Mari itsasontzia bisitatzen

Diber 3 eta 4 ko ikasleak Getarian izan dira Aita Mari erreskate itsasontzia (Stella Maris izandakoa) bisitatzen. 


Hainbat eta hainbat pertsonaren eta erakundeen laguntza medio, prest dago Aita Mari, Salvamento Maritimo Humanitarioaren eskutik, bizitzak salbatzeko Mediterraneo erdialdean.


Zorte on Aita Mari!!!

Kultura Politika eta Gazteak proiektua

Aste honetan Kultura Politika eta Gazteak proiektuarekin hasi dira DC4ko ikasleak.

Nerea Mendizabalen formakuntza irakasleontzat

Nerea Mendizabal psikopedagogoa izan dugu Lizardin bizikasiko formakuntza saioan.

 

Proposatzen duen komunikazio eredua Marshall Rosenberg komunikazio ez bortitzean datza.

 

Oso interesgarri eta erabilgarria!

Eta zu, belarriprest edo ahobizi izango zara?

Euskaraldiako Zarauzko antolatzaileak Lizardin izan dira aste honetan, iniziatiba honen parte izan gaitezen animatzen. Lizardi institutua sustatzaile izanik, bertan lan egiten dugunok ere lagundu dezakegulako ekimenean.


Ahobizi izatea erabakitzen baduzu, euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Belarriprest izanik aldiz, euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu.


Laister pasako dira institututik izen-ematearekin laguntzeko, ANIMATU ZAITEZ ZU ERE!!!

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus