Gobierno Vasco

Ikasturte amaierako koreografiak

   

Gorputz hezkuntzako ikasgaian, DBH 1. zein 2. mailatan koreografia ederrak prestatu dituzte ikasturtea amaitzeko.

 

A ze erritmoa!!!

         

LIZARDIKO IKASLE GUZTIEK SELEKTIBITATEA GAINDITU DUTE!

Lehengo astean selektibitatea egin zuten Lizardiko ikasle guztiek gainditu dute proba, azken urteetan gertatu bezala. Batxilergoa eta eskola garaia bukatzeko modu bikaina ikasleentzat eta albiste pozgarria guztiontzat!


Zorionak! Etorkizuna zain duzue, eta onena opa dizuegu!

Aner Peritz txapeldunorde Euskal Herriko finalean

Aurten Saran izan da Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketako finala eta gure Aner Peritz oraingoan ere txapeldunorde postua lortu du.

 

Agurrean aitaren urtebetetzea aipatu zuen Anerrek eta berari eskaini zion saioa, opari. "Ekainak 9a berezia baita; hau dek nere oparia, Zorionak aita!".

 

AUPA ANER!!!


BIDEOA HEMEN (Aner Peritz bakarkako lanean)

 


Puntu tailerreko artisten lanak!

Aurtengo hauspoako puntu tailerrean egindako lanak ditugu ikusgai beheko linkean.

 

Lan bikaina egin duzue! ZORIONAK!!!

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

 

 

IƱigo Mozok SHEE-IVEFerako sarrera froga gainditu du

Iñigo Mozok, 2. batxilergoko ikasleak, maiatzaren 31an Gazteizen izan ziren SHEE-IVEFerako sarrera froga gainditzea lortu zuen.


Denera 6 azterketa izan ziren; piszinan igeriketa, abiadura, senda-baloi jaurtiketa, jauzi bertikala, agilidade-bizkortasun oztopo lasterketa eta course navette.


Gure aldetik, ZORIONIK BEROENAK IÑIGORI!!!

 


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus