Gobierno Vasco

Lanbide Heziketaren inguruko jardunaldiak.

Aurreko astean, batxilergoko 1. mailako ikasleak Miramongo Parke Teknologikoan izan ziren. Bertan, instalazio ezberdinak bisitatu zituzten Lanbide Heziketaren Inguruko Jardunaldien barnean.

ARGAZKI GEHIAGO >>>> 

Institutuko zenbait ikaslek elurretan pasa zuten aste txuria.

Lizardik antolatutako bidai honetan, gure ikasle talde batek, aste txuria elurretan igaro zituen pasaden asteko egun batzuk. Espot eta Port Ainé eski estazioetan elurraz gozatu, erraketetan ibilaldiak eta nola ez, bertan eskiatu zuten gazteek.Bertako herriak ezagutzeko parada ere izan zuten, Espot eta Esterri D´Aneu adibidez.

Argazki Gehiago >>>>

Judo Klub Lizardik dominak lortu ditu gipuzkoako txapelketan.

Judo Klub Lizardik hainbat domina irabazi ditu Gipuzkoako Txapelketan. Tartean Alvaro Amenedo eta Imanol Royok lortutako zilarrak. 

ARGAZKI GEHIAGO >>>>

Gure ikasle talde bat Londonen izan da.

66 ikaslez osatutako talde bat Londonen izan da aurreko astean. Institutuak bi urtetik behin antolatzen duen irteera honek arrakasta handia izan du aurten ere. Ikasleek, hiri eder honek dituen txoko ezberdinak, lagun artean eta giro ezin hobean ezagutu zituzten. Bost eguneko egonaldi honetan izan zuten eguraldi onak eta aipatutako ikasleen jarrera ezin hobeak, bidaia borobildu zuen. 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian bisita.

Ekonomiako ikasleek, ikastetxean aurrekontu publikoak landu ostean, gipuzkoako foru aldundiko teknikarien azalpenak jaso zituzten. Gipuzkoa plazako jauregia ere ezagutzeko aukera izan zuten, bisita gidatua izan baitzuten.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>>

 

 

 

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus