Gobierno Vasco

ADKPko Ikasleak KSB enpresa ezagutu dute.

Ekonomia arloak bultzatuta, 2. mailako batxilergoko ikasleak Startinnova proiektuaren barruan, (taldeka negozio berri bati ekitea da proiektuaren helburua) KSB enpresa ezagutzeko aukera izan zuten.

Gure ikasleen bisitak, hedabide batean eduki zuen oiartzuna ikusgai duzue hurrengo estekan. 

https://www.diariovasco.com/costa-urola/zarautz/apoya-alumnos-lizardi-20190105012059-ntvo.html



Gure 4. DBH eta Batxilergo 1 Frantseseko Ikasleak Kirol Elkartrukean

4. DBH eta Batxilergo 1 frantseseko ikasleak Pontarlierren (Frantzia) daude.Ikasleak kirol elkartruke baten barruan joan dira. Argazki galeria ikusi besterik ez da, hango paraje eta kirol ekintzekin primeran pasatzen ari direla jakiteko. 

 

Argazki Gehiago >>>>








 

2.DBHko Ikasleak OpenLab enpresa ezagutu dute

Bigarren mailako gure ikasleek OpenLab enpresa zarauztarra ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan,laser bidezko zein 3D inpresio-makinak,bertatik bertara ikusteko parada izan zuten. 

Esperientzia oso positiboa izan zela aipatu zuten gazteek. 

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

1.Batxilergoko Ikasleak GURE LURRA Sembrando Futuro Ekitaldian

GURE LURRA Sembrando Futuro lehen sektoreari agerikotasuna ematen dion Donostian ospatzen den ekitaldiak, baserritarren eta hiritarren arteko topalekua bilakatu da.

Azaroaren 21ean 1.Batxilergoko ikasleak bertan izan ziren, aditu desberdinen testigantzak entzuten.

Gure ikasleak Durangoko Azokan

Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate eta gure zenbait ikasleek azoka gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus