Gobierno Vasco

Lizardiko ikasleak oso emaitza onak lortu dituzte USE probetan

2019ko USE azterketetan oso emaitza onak lortu dituzte LIZARDIko ikasleak. Hain zuzen, denek gainditu dute unibertsitatera sartzeko froga beraz ZORIONAK GUZTIOI!


Merezitako deskantsua irabazi duzue! Uda bikaina izan!! 

 

 

DBH2 Kurtso bukaerako irteera. IRRISARRI LAND.

Hirugarren mailakoak egin zuten moduan, bigarren mailakoak ere kurtso bukaerako irteera izan zuten. Kasu honetan gure ikasleak nafarroako IRRISARRI LANDen izan ziren.

Aparteko eguraldia lagun, egun oso polita pasa zuten. Zuhaitz tartetik, tirolina ezberdinetan eta bertan dituzten zirkuitu ezberdinez gozatu zuten.

Uda ona izan!!


BIDEOA IKUSI>>>

Lizardiko ikasleak erlaxazio saioez gozatu dute.

Kurtso amaierako tentsio, urduritasun eta estresa kontrolatzen ikasteko, laugarren mailako ikasleak erlaxazio saioez gozatu dute. Saio benetan positiboak izan dira.

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>>

DBH3ko Ikasleen kurtso bukaerako irteera. Izarraitz.

Mendi irteera bikainarekin agurtu zuten ikasturtea DBH 3. mailako ikasleak. Xoxoterako bidea gozatu eta erdiak baino gehiagok Erlo gailurra igo zuten.


Giro aparta denon artekoa! bizikidetza eta harremanak indartzeaz gain natura eta gure Euskal Herriko paraje ederra ezagutu zuten kostako ikasleek!

 

Uda bikaina pasa gaztek!!

ARGAZKI GEHIAGO>>>>

Martin Aznar eta Nerea Isusi ikasleek saria lortu dute aurtengo Olinpiada Matematikoan

Olinpiada Matematikoa urtero egiten da DBH2 mailan eta, 2019ko edizioan, EAEko 105 ikastetxetako 3.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte. 

Olinpiadaren lehen fasea ikastetxeetan bertan jokatu zen, eta irakasleek berek hautatu zituzten finalera pasatuko ziren ikasle onenak; bi edo hiru, zentroaren tamainaren arabera. Finala maiatzaren 11n jokatu zen, hiru hiriburuetan, eta 259 neska-mutil lehiatu ziren. Olinpiadan puntuziorik altuena lortzen duten 12 ikasleak saritzen dira.

 

Gure ikasleak 8. (Martin) eta 9. (Nerea) geratu dira. Lehen lau sarituek, hala direla egiaztatzen duen diplomaz gain, Casio kalkulagailu zientifiko bana eta Ingalaterran hiru astez ingeles ikastaroa egiteko beka jaso dute. Gainera, lehen hiru sailkatuek ekainaren 26tik 30era Jaenen egingo den Espainiako Olinpiadan parte hartzeko eskubidea irabazi dute, Euskadiren ordezkari. Gainerako saridunek, diplomarekin batera, Elkar liburudendetan erabiltzeko 100 euroko txartel bana eta Casio kalkulagailu zientifiko bana jaso dituzte.

 

Zorionak biei!!

ARGAZKI GEHIAGO>>>

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus