Gobierno Vasco

2. Batxilergoko ikasleak USE frogaren azken egunean.

Asteazkenetik gaur arte, gure 2. Batxilergoko ikasleak EHUko donostiako kanpusean USE froga egiten ari dira. Gaur azkeneko eguna dute, Zarauztik animo eta indar pila bidaltzen dizkiegu. 


Zorte on neska-mutilak!!

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>

Pontarliertarrak Zarautzen.

Aurreko berrietan azaldu bezala, aurten ere kirol elkartrukea izan da Lizardi Institutuko ikasleen artean. Oraingoan ikasle frantsesak gurean izan dira eta, eguraldia lagun, ekintza eta kirolaz betetako egunez gozatu zuten.

 

Forma onean etorri dira ikasle frantsesak, gureak ere tinko heldu diete eta primerako surf saio, bizikleta buelta,hondartzan futbol eta bolei partida dibertigarriz bete dituzte gurean izan diren egunak. Herri kirolak ere ezagutzeko parada izan zuten eta nola ez, txundituta geratu ziren. Kirola ez ezik inguruko hiri eta herri txikiak ezagutu dituzte.

 

Egun oso bereziak dira elkartrukean bizitakoak eta ohikoa den bezela, agur unea iritsi zenean, tristuraz bizi zuten. Harreman berriak sortzeko aukera bikaina bizi zuten gazteek. 

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>>

 

 

Donostiako EASO POLITEKNIKOA LHZIra bisita.

Institutuko Orientazio arloak bideratuta, DBH 4ko ikasleak inguruko Lanbide Eskolak ezagutarazteko bisiten zikloa itxiz, donostiako EASO POLITEKNIKOA ezagutu zuten.

Bertan, erdi mailako lanbide heziketa zikloetako eskaintza zabala dutela ezagutu zuten. Zortzi ziklo ezberdinetako ikasketak burutu daitezkeela jakin zuten (Osasun eta mendekotasunarekin zerikusia dutenak, arotzeria, mekanika, elektrizitatea eta kirolekin lotuta daudenak).

 

Ikasleen hitzetan irteera interesgarriak izan ez ezik, bisita honekin eta aurrekoekin, hurrengo urtera begira informazio baliagarria eskuratu dutela eskertu zuten..

 

Zorte on!!

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>

 

Hauspoa 19-20 Zerrendak (Behin Behineakoak)

Datorren ikasturteko HAUSPOA proiektuko  behin behineko zerrendak argitaratu dira. Ikaslearen HNAren bitartez adierazten dira ikasgai bakoitzeko taldekatzeak.

 

ZERRENDAK IKUSI 

Pontarliertarrak gure artean.

Urtarrilean gure DBH 4 eta Batxilergo 1eko frantseseko ikasleak han izan ziren moduan, oraingoan Pontarliertarrak gurean ditugu. Lizardi Institutuak kirol elkartruke baten programapean burutzen duen egitasmoa da hau.


Aste bukaeran iritsi ziren Zarautza eta harrera goxoa eman ostean, bazkaldu eta argazkietan ikusi daiteken moduan,euriari desafio eginez hondartzan futbolean aritu ziren gazteak. Ea aurretik dituzten egunetan eguraldi txukunagoa izaten duten.

 

Ongi etorri / Bienvenue


ARGAZKI GEHIAGO >>>>

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus