Gobierno Vasco

Kirolean ere, LIZARDI.

Aste bukaera honetan, Gipuzkoako boleibola txapelketa jokatu zen. Bertan Lizardik, jubenil mailan, txapeldunorde izatea lortu zuen!

 

Zorionak neskak!!  

OHOREZKO MATRIKULAK 18-19

2018-2019 Ikasturteko sari bereziekin batera, Lizardi Institutuak Ohorezko Matrikulak banatu ditu aurtengoan ere. 

 

Zorionak denei eta jarraitu orain arte bezala!!


BATXILERGOKO SARI BEREZIAK 18-19

Aurten ere Lizardi Institutuak Batxilergoko Sari Bereziak banatu ditu.

Zorionak denei!!!

Usurbil LHIIra bisita

Orientazio mintegiak DBH 4ko ikasleei inguruko lanbide eskolak ezagutarazteko eta bertan eskaintzen diren ikasketak erakusteko asmoz egiten ari diren irteerei jarraipena emanez, duela egun gutxi Usurbil LHII zentroa bisitatu zuten. 

 

Bertan, ETHAZI metodologia berritzailearekin lan egiten dutela ikasi eta ikusi zuten gazteek. Bisita oso interesgarria izan zela adierazi zuten. Erdi mailako zikloetan interesa erakutsi duten ikasleen artean, hotz eta bero instalakuntzak, mekanizatua eta administrazio kudeaketetako zikloetako informazioa jasotzeko aukera izan zuten bisita honetan.

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>

Lizardi Institutua Maiatzak 17ko aldarrikapenarekin bat.

Lizardi Institutua joan den ostiraleko homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin zuen. Eraikinak apaindu eta ikasle eta irakasleak argazki sorta atera zuten aldarrikapenarekin bat eginez.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus