Gobierno Vasco

Elgoibarko MEKA Lanbide Eskolara bisita.

Institutuko Orientazio arloak bideratuta, DBH 4ko ikasleei datorren urtera begira, inguruan dauden lanbide eskola ezberdinak ezagutu eta bertan zein ikasketa eskaintzen diren jakitera emateko asmoz, Elgoibarko MEKA Lanbide Eskolara egin zuten irteera.  


Erdi mailako Lanbide Heziketako zikloetan interesa duten ikasleak, bertatik bertara, administrazio kudeaketa, makinariaren elektromekanika, soldadura eta galdaragintza edota ibilgailuen elektromekanika bezelako ikasketetan zer nolako proiektuekin lan egiten duten ikusteko parada izan zuten.  


ARGAZKI GEHIAGO >>>>

 

 

Coca-Cola Narrazio Laburren Gazte Talentu Lehiaketa.

Joan den astean Gipuzkoako Coca-Cola Narrazio Laburren Gazte Talentu Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen. Bertan, DBH 2ko ikaslea den Amets Aizpuruk, hirugarren saria lortu zuen. 

 

ZORIONAK!!

XXXVII. Salbatore Mitxelena Saria

Aurreko ostiralean, Zarauzko Udalak antolatzen duen XXXVII. Salbatore Mitxelena Lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Bertan, Lizardi Institutuko zenbait ikasle sarituak izan ziren. 

C Maila, Ipuinak:

2. Saria: NEREA ISUSI GOMEZ "Eskutitz Madarikatua"

3. Saria: NAHIKARI EIZAGUIRRE URREIZTI "Araiz!"


D Maila, Olerkiak:

1. Saria: LOREA JAUREGUI ALVAREZ "Aterpea"

3. Saria: ENEKO SARASUA AGIRREURRETA "Berriak"


E Maila, Ipuinak:

2. Saria: ANER EUZKITZE "Nekane"


E Maila, Olerkiak:

1. Saria: GARAZI CASILLAS MARTIN "Ihesa"

3. Saria: MIKEL LASA BASTIDA "Desmasia"

 

ZORIONAK DENEI!! Hemendik gutxira bideo eta argazkiak ikusgai!


Vivir del Cuento Lehiaketa

Duela gutxi Vivir del Cuento lehiaketaren 7. edizioa ospatu zen. Hona hemen 2019ko lehiaketaren irabazleak. 

1.Saria: IRENE BERACIERTO  "Un chico, un árbol,un helado"

2.Saria: NEREA GARCIA "Hayat"

3.Saria: JONE ARTETXE "Hoy"

 

ZORIONAK DENEI!

Hemendik gutxira argazki eta bideoak ikusgai! 

Garaio-Landa Bizikleta Irteera

Gure institutuko Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta,  DBH 3. mailako ikasleak, beren bizikletekin batera,  Garaio inguru paregabeetara irteera egin zuten.

Uribarri- Ganboako urtegia erdiko gunean edukita, pedalei eraginez, honen ertzetik doan ibilbide zoragarriaz gozatu zuten gure ikasleak. Hauetako batzuk, argazkietan ikusi daitekeen moduan, bertan bainu txiki bat hartu zuten. Egun borobila!

 

ARGAZKI GEHIAGO>>>  

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus