Gobierno Vasco

CÓMIC. 2º ESO. 14-15

A continuación tenéis una selección de cómics elaborados por los alumnos de 2º de la ESO de Lizardi (Zarautz).

 

Lizardi BI Bolei taldea Gipuzkoako txapelduna izan da

Asteburu honetan Gipuzkoako Bolei Txapelketako sari banaketa izan da. Bertan egon ziren infantil mailako Gipuzkoako txapeldunak diren gure LIZARDI BI taldeko neskak. ZORIONAK!

 

(Argazki bilduma ikusteko klikatu argazkiaren gainean)

Pontarlierrekoen agurra

Bukatu da aurtengoa! Aurretik Pontarlierren egon ginen. Orain Zarautzen igaro ditugu egun zoragariak. Hiru irakasle eta 20 ikasle izan ditugu gure familietan, gurekin, kirola egiten, gure errealitatea, kultura, hizkuntza bizitzen. Guk frantsesa praktikatzeko aukera izan dugu.

Aste zoragarria izan da. Oso ondo pasatu dugu eta betirako lagunak egin ditugu.

 

Ikusi arte!!

 

Mikel Lasa, 2DBHko ikaslea, Coca Cola euskarazko narrazio laburren irabazlea.

MIKEL LASA, COCA-COLA EUSKARAZKO NARRAZIO LABURREN IRABAZLEA

Zarauzko Lizardi Institutuko 2. DBH-ko ikaslea den Mikel Lasak, Coca-Cola saria irabazi du, oraingoz,  EAEko eta Nafarroako eremuei dagokienez. 12. Edizioaren Euskarazko  narrazio laburren lehiaketan parte hartu zuen beste milaka ikasleekin batera. Jarri zieten gaia “Argia altxor bat da, ez duzu uste?” izan zen. Datorren maiatzaren 27an, Zarauztik San Mameseko prensa aretora hurbilduko dira; bertan, ospatuko den ekitaldi batera. Ekitaldi horretan adieraziko dituzte estatu mailako finalistak zeintzuk diren. Izan ere, euskarazko idazleak, gaztelania ez den beste estatuko hizkuntzekin batera, lehiatzen dira.


VILLABONA ZARAUTZ lanerako bide baten hasiera…

VILLABONA ZARAUTZ  lanerako bide baten hasiera…

 

Aurten gure ikastetxean euskara ikasten ari diren ikasleei benetan haien ingurunea bertatik bertara ezagutzeko  eta beste batzuei erakusteko aukera eman diegu. Aukera paregabea! Horretarako Villabonako Erniobea ikastetxeko Leire eta Kariñe irakasleekin joan etorriko irteera antolatu dugu.

 

Joaneko bidaian gu gerturatu ginen Villabonara eta harrera dotorea egin ziguten, ikastetxea eta herria erakutsi zizkiguten euskaraz, Gipuzkoa ezagutzen ari ginela jabetu ginen eta gainera nazionalitate desberdina zuen jendea ere bai. Komunean genuena...euskara eta Euskal Herria bizileku berri izatea.

 

Etorrikoa haiek gurera egin zuten, gure ikastetxe erraldoia, Zarauzko txoko kuttunak eta itsasoa erakutsi genizkien, guk ere euskaraz. Horretarako bi astetako klase orduak erabili genituen. Ziurrenik urte osoan gehien probestu ditugun orduak.

 

Hamaiketako ederra egin genuen, jakina eta malkoak begitan aio esan genien, beste bat arte egiari zor. Hor dituzue bi egunetako argazki bana...ez du merezi besterik gehitzea. Bide honi heldu den urtean jarraipena emango diogulakoan...esker mile Villabonako irakasleei.


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus