Gobierno Vasco

2.DBH-ko ikasleak Cola Cola lehiaketan.

2.DBH-ko ikasleak aurten Cola Cola lehiaketara joan dira Euskara eta Gaztelaniako modalitateetan. Modalitate bakoitzean 12 ikasle izan ditugu partehartzen. Aurten 12000 gazte baino gehiagok parte hartu dute lehiaketa honetan. Gure ikasleak ere bertan izan ziren. Ea zerbait egokitzen zaigun! 

Pontarliertarrak Zarautzen

Ongi etorria opatzeko unea iritsi da! Maiatzaren 16an, Pontarlierren hain harrera ona egin zigutenei, behar moduan erantzuteko aukera izango dugu, Pontarliertarrak gurekin izango baitira aste betez.

Egitarau interesgarria prestatu diegu etorriko diren 21 ikaslei eta beraiekin datozen 3 irakasleei. Aurtengoan ere gure kirola eta hainbat kultura bisita interesgarri egingo dituzte, eta berriro ere, Itsasoarekin lotu dugu beraien egonaldia. Bertako Kirola (surfa...) egiteaz gain, Euskal Herriko kosta ezagutuko dute eta zein lotura izan duen eta duen honek gure ekonomiarekin.

PROGRAMA

Lizardiren Zuzendaritzaren aldetik esperientzia polita eta ahazt ezina izan dadila opa nahi diegu datozenei, eta, nola ez, elkartrukearen partaide eta familia guztiei bere ahaleginagatik eskerrak eman baita, era batera edo bestera, aurtengo elkartrukea errealitate bihurtzen lagundu duen orori.

 

"SALBATORE MITXELENA"n SARITUAK

Une atsegina igaro genuen aurreko ostiralean "Salbatore Mitxelena Saria" ekitaldira hurbildu ginenok. Agintariak, familiak, Irakasleak eta, nola ez gure gazteak, ikasleak. Umorez eta naturaltasunez aurkezle alai eta trebearen eskutik jaso zituzten sariak gure gazteek.

Ilusioz bizi ditugu Lizardi Instiututik gure gazteen ahalegina, sormenerako joera eta hizkuntza komunikazioarako gaitasuna.

 

Salbatore Mitxelena Saria 2105

 

Oraingoan Aner, Alazne, Alaitz eta Maia zoriondu nahi ditugu, beraiek izan baitira sarituak.

Zorionak guztioi eta baita zuen irakasle izan direnei ere; Zorionak familiei, ziur zerbait egin dutela beraiek ere zuen zaletasuna eta esfortzua bultzatzeko!

Ekin eta segi horrela etorkizunean ere, gu erakusteko, laguntzeko, eta txalotzeko prest izango gaituzue!

 

 

Prentsan Salbatore Mitxelena Sarien inguruko berriei dagozkien linkak:

Diario Vasco

Hitza

VIVIR DEL CUENTO: 3ª Edición.

La 3ª edición del concurso VIVIR DEL CUENTO ha terminado con una ceremonia maravillosa. Para ver las fotos y leer los textos ganadores, haz clic aquí.

Batxilergoko ikasleak Elgoibarko IMHra bisitan

Lizardiko 1.Batxilergoko teknologiako ikasleak Elgoibarko IMH makina-herramienta institutuan egon dira bisitan.

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus