Gobierno Vasco

Lizardiko ikasleak Euskadiko Kristalizazio Txapelketan.

Aurreko astean,  3. mailako ikasle talde bat, leioan ospatu zen Euskadiko Kristalizazio Txapelketara bertaratu zen. Gelan eta laborategian ikasitakoa, beste ikasleekin batera,institututik kanpo praktikan jartzeko aukera bikaina izan zuten.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>

 


Zarautz Arraun Elkartera irteera.

Gorputz hezkuntzako mintegiak bultzatua, joan den astean gure 3. eta 4. mailako ikasleak Zarautz Arraun Elkartea bisitatu zuten. Irteera honen helburua, gazteek arraunaren oinarrizko ezagutzak barneratu eta praktikara eramatea izan zen. Primeran pasa zuten!

 

ARGAZKI GEHIAGO >>> 

 

 

Augsburgeko ikasleak Zarautzen

Lizardi Institututak duela hiru ikasturtetik hona Ausgsburgeko Institutuarrekin elkartrukea antolatzen du. Otsailean gure ikasleak han izan ziren moduan, aste betez gaur arte, ikasle alemaniarrak Zarautzen izan dira.

Astelehenean Zarautz ezagutu zuten etorri bezain laster eta itsasoarekin liluratuta geratu ziren. Asteartean Donostia ezagutu, Aquariuma bisitatu eta erosketak egiteko aukera izan zuten, baina segidan, eguraldia lagun, Pasaiarainoko ibilbide apartaz gozatu zuten oinez egindako ibilbidean. Pasaia herria ezagutzeaz gain, itsasoarekin hain lotuta dagoen Mater Museoa bisitatu eta hain aberasgarria den itsasmunduaren inguruko ibilaldi gidatua izan zuten. Asteazkenean, Flyschean izan ziren, Zumaia eta Mutriku arteko bitxi geologikoa ezagutzen. Ostegunean, Gernika, Juntetxea, Gernikako arbola eta bake museoa bisitatu zuten. Zarautza bueltatu aurretik, Urdaibaiko erreserba naturala eta bere edertasuna ikusteko aukera izan zuten. Ostiralean Bilbo eta bertako portuaz gain, Bizkaiko zubia eta Guggengeim museoa ezagutzeko parada izan zuten. Aste bukaera familian pasa dute bertakoekin, ekimen ezberdinak eginez.


Azken egunean, Getarian izan dira, bertako xarma dastatzen eta bere ezaugarri historiko eta ekonomikoak ezagutzen. Alkatearen harreraren ostean, Zarautza bueltatu, merkatutik pasa eta maletak jaso... agur une polita izan da, besarkadak, muxuak eta malko bat baino gehiago ikusi izan dira, esperientzia ondo joan denaren seinale. Ikasle atzerritarrek, bertakoen ahalegina larrosa sorta batekin eskertu dute.  


Lerro hauen bitartez, Lizardik familiei eta ikasleei ilusioa jartzeaz gain, ekimenaren alde egiteagatik eskerrak eman nahi ditu.


ARGAZKI GEHIAGO>>>

Ekonomiako Ikasleen Irteera

Pasaden astean, Ekonomiako ikasleak gelatik irten ziren ikasturtean zehar gelan ikasitakoa errealitatean aurkitzeko. Finantza erakunde batean izan ziren eta ondoren, puntako enpresa batean. Enpresaren garrantziaz gain, Fundazioaren ekimen soziala ezagutzeko esperientzia aparta izan zela nabarmendu zuten.

ARGAZKI GEHIAGO>>>

 

 

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus