Gobierno Vasco

Judo Klub Lizardik dominak lortu ditu gipuzkoako txapelketan.

Judo Klub Lizardik hainbat domina irabazi ditu Gipuzkoako Txapelketan. Tartean Alvaro Amenedo eta Imanol Royok lortutako zilarrak. 

ARGAZKI GEHIAGO >>>>

Gure ikasle talde bat Londonen izan da.

66 ikaslez osatutako talde bat Londonen izan da aurreko astean. Institutuak bi urtetik behin antolatzen duen irteera honek arrakasta handia izan du aurten ere. Ikasleek, hiri eder honek dituen txoko ezberdinak, lagun artean eta giro ezin hobean ezagutu zituzten. Bost eguneko egonaldi honetan izan zuten eguraldi onak eta aipatutako ikasleen jarrera ezin hobeak, bidaia borobildu zuen. 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian bisita.

Ekonomiako ikasleek, ikastetxean aurrekontu publikoak landu ostean, gipuzkoako foru aldundiko teknikarien azalpenak jaso zituzten. Gipuzkoa plazako jauregia ere ezagutzeko aukera izan zuten, bisita gidatua izan baitzuten.

 

ARGAZKI GEHIAGO >>>>

 

 

 

 

Eureka Zientzia Museoara bisita

DBH 2. Mailako ikasleak EUREKA Zientzia Museoara egin zuten bisita. Bertan, museoan ikusgai dauden instalazio zein esperimentuez gozatzeko aukera izan zuten.

 

ARGAZKI GALERIA>>>>> 

Leire Gomez Abeslaria DBHko 1 mailako ikasleekin izan zen.

Leire Gomez (soprano liriko - ligera) abeslariak, ahotsa sortzerakoan parte hartzen duten aparatu ezberdinen funtzionamendua azaldu zien DHB 1. mailako ikasleei.

 

Ondoren saioari amaiera emanez, abesti eder bat "Casta Diva" (Bellini)- Norma operako aria abestuz. 

Ikusi Bideoa >>>>


© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus