Gobierno Vasco

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, planteamendu integratu baten ikuspuntutik, orientazioa behar duen etapa bat da.

Orientabidea etengabeko  prozesu bat  da, modu globalean  eta bateratuan  burutzen dena eta ikasleekin loturiko hainbat esparrutan  esku hartzen du:


Orientabidea garapen pertsonalean

Nortasun  pertsonalaren garapenean,  ikasle guztien eta bakoitzaren autokontzeptu egokia, autoestimu eta autokonfidantzazko sentimenduak indartzen lagunduz.

Elkarbizitzarako hezkuntzan, ikasleek  gizartean onartzen  diren elkarbizitza baketsua  eta egokia  ahalbideratzen duten jokabideak, jarrerak eta  baloreak barnera ditzaten.


Orientabidea irakas-ikas prozesuan


Hezkuntza prozesuaren pertsonalizazioan laguntza eskaintzen da orientazioaren bidez:


Banakakoa: ikasleen eragozpenak eta hutsuneak gainditzeko aukerak aztertuz, aniztasun plangintza batenpean.


Integratua: pertsonen alderdi guztien garapena indartuz, ahal den neurrian, erreferentziazko taldeetan.


Orientabidea erabakiak hartzeko


Eskolaldi osoan zehar, egoera eta une bakoitzean, aukeratzen eta bide propioa egiten laguntzen diogu ikasleei, gaitasunak, jarrerak eta ezagutzak landuz, eta esperientziak duten garrantziaz jabetuaraziz. Izaten ikastearen eta norberaren garapenaren protagonismoak duen garrantzia ikusaraztea da helburua.


Orientabidea norberaren ibilbidea diseinatzeko


Ikasketa eta lanbide orientazioa (bokazio-orientabidea) eskaintzen diogu ikasleari.

DBHn ematen badiogu hasiera, Batxilergoa amaitu arteko eginkizuna dugu, eta garrantzia itzela du DBH 4. maila eta baita Batxilergoaren 1. eta 2. mailatan.


 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus