Gobierno Vasco

Hezkuntza garrantzi handiko zerbitzua da. Errealitateari erantzun behar diona. Horrek EKIPO AKTIBOA izatea eskatzen du.


Lizardin, proiektuen garapenek garrantzi handia dute, eta URTEKO PLANEAn jasotzen dira, proiektu guztien inguruko egitasmoak.


Horietako batzuk ikasleen aniztasunari ematen diote erantzuna, beste batzuk, bide egokiak dira zeharkako gaitasunak eta baloreak lantzeko, eta badira etengabeko hobekuntza bermatzen dutenak ere.


Batzuk, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz gauzatzen ditugu, beste batzuk, aldiz, beste hainbat erakundeekin batera (Udaletxea, Eusko Jaurlaritzako beste Sailak, Aldundia, Guraso Elkarteak...) eta badira zenbait proiektu, barneko ilusioz eta kemenaz aurrera egiten dutenak.


Batzuk, nahiko egonkorrak dira ikastetxearen errealitatean, beste batzuk aldiz, erabat berritzaileak.


Guztiek dute Klaustroaren eta Organo Gorenaren onespena.

 

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus