Gobierno Vasco

Jolas eta ekin

 

 

Proiektuaren bigarren ikasturtea da. DBH osoari bideratzen den ekimena da. “Balio Etikoen” ezarpen berria dela eta, mailaz mailako proiektuak bultzatuko dira Filosofiako departamentutik. Ikasleen konpetentzia anitzak lantzen dira proiektu hauen bidez: geografia, historia, ekonomia, hizkuntza...".

 

Helburua munduaren irakurketa kritikoa egitea, bizitzaren arlo ezberdinetan eta egoeretan moldatzen jakiteko eta balio solidarioen babespean berrikuntzarako tresnak ematea da.

 

Ekimena, sormena eta partea hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

 

Hau lortzeko Jolas eta ekin Ikasketa-zerbitzu solidario eredu pedagogikoaz baliatzen da. Metodologia honen bidez inguru hurbilean egindako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean, ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten ditugu, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz.

 

© Lizardi Bigarren Hezkuntza Institutua
Telefonoa: 943834350 | Telefonoa: 943834024 | info@lizardi.eus